Zapatu honetan LEK-eko ekintzei berrekingo diegu !/ ¡ Este sábado reanudaremos las actividades de los fines de semana de LEK !

Aurreko astean komentatu genuen moduan, eusko jaurlaritzak, eskola kiroleko lehiaketak baimendu zituen. Gure LEK-eko egutegian,aurreko astebururako zubia aurreikusita geneukanez, hilabete geldi egon ondoren, zapatu honetan berrekingo diegu LEK-eko asteburutako ekintzei.

Alde batetik LH 3,4,5 eta 6. mailako ikasleak errugbian trebatuko dira. LH 3-4 . mailako ikasleak errugbi topaketa izango dute eta LH 5-6. mailakoek errugbi txapelketa jokatuko dute. Ekintza aurrera eramateko Arrasateko ART errugbi elkartearen laguntza edukiko dugu eta elkarlanean egingo dugun ekintza izango da. Bestalde, LEKE kirol egokituko taldearekin eskubaloiko topaketa ospatuko dugu AEB eskubaloi elkartearekin elkarlanean eta LEK-eko nesken infantil taldeak ez du partidu ofizialik jokatuko asteburu honetan baina domekan lagunarteko partidua jokatuko dute elkartekoen artean. Hemen dituzue zapatuko ekintzen kartelak: LH 3-4 Errugbi topaketa, LH 5-6 Errugbi Txapelketa eta Kirol egokituko eskubaloi topaketa.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai. Hilabete da ekimena martxan jarri genuela eta jasotako erantzuna oso arrakastatsua izaten ari da. Astetik astera kopuruak igotzen ari dira eta orain arte 120 familiak hartu dute parte eta 241 tontor egin dituzte guztira, beraz, oso pozik gaude jasotako erantzunarekin.Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Ekimena maiatzerarte luzatuko dugu eta espero dugu orain arteko parte hartzea areagotzea. Orain arte parte hartu ez baduzue eta ekimenean parte hartu nahi baduzue, esteka honetan daukazue informazio guztia. Familia eta lagun giroan jarduera fisikoa eta Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko interesa badaukazue, hau da zuen ekimena, beraz,  parte hartzera animatzen zaituztegu!Gogoratu, tontorren argazkiak, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bidali behar dizkiozuela eta guk igoko ditugu argazkiak zuek ikusi ahal izateko. Hemen dituzue koordinatzaileen kontaktuak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

Como comentábamos la semana pasada, el gobierno vasco autorizó las competiciones de deporte escolar. En nuestro calendario de LEK, teniendo previsto el puente para el pasado fin de semana, tras un mes de paralización, este sábado retomaremos las actividades del LEK de los fines de semana.

Por un lado se formará a l@s alumn@s de  3º,4º,5º y 6º de EP en rugby. L@s alumn@s de  3ºy 4º de EP tendrán un encuentro de rugby y los de 5ºy 6º de EP disputarán un torneo de rugby. Para llevar a cabo la actividad contaremos con la colaboración del club de rugby ART de Arrasate y será una actividad conjunta. Por otro lado, celebraremos un encuentro de balonmano con el equipo de deporte adaptado LEKE en colaboración con el club de balonmano AEB y el equipo infantil femenino de LEK no jugará ningún partido oficial este fin de semana pero el domingo jugarán un partido amistoso entre los del club. Aquí tenéis los carteles de las actividades del sábado: encuentro de Rugby  3º y 4º de EP, Torneo de Rugby  5º y 6º de EP y Encuentro de balonmano deporte adaptado.

La iniciativa “12 ikastetxe 12 tontor” continúa. Hace un mes que pusimos en marcha la iniciativa y la respuesta recibida está siendo muy exitosa. Las cifras van subiendo de semana en semana y hasta el momento han participado 120 familias y han hecho un total de 241 picos, por lo que estamos muy satisfechos con la respuesta recibida.

Aquí podéis ver las fotos. La iniciativa se prolongará hasta mayo y esperamos que se incremente la participación . Si hasta ahora no habéis participado y queréis participar en la iniciativa, tenéis toda la información en el siguiente enlace. Si tenéis interés en conocer   las cimas de Euskal Herria en un ambiente familiar y de amigos, esta es vuestra iniciativa, así que os animamos a participar! Recordad, que tenéis que enviar las fotos de las cumbres al coordinador/a de vuestro centro y nosotros las subimos para que podáis verlas. Aquí tenéis los contactos de los coordinadores.

Para terminar, este viernes 28 de enero,es festivo en la ikastola Arizmendi, por lo que no habrá deporte escolar. En el resto de centros, al no ser festivo, las sesiones del viernes se desarrollarán con normalidad.

Esperamos que vuestros hijos estén disfrutando del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. ¡A GOZAR!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s