MISIOA
Egitasmo honen xedea, 6 urtetik 14 urte bitarteko neska-mutil guztiei egokitutako kirol eskaintza antolatzea da.
Misioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gure bailarako haurren GARAPEN INTEGRALAren alde lan egitea izango da. Garatu beharreko esparruak honela sailkatzen ditugu:
OSASUNA
Ezaugarri MORFOFUNTZIONALEN garapena; giharren garapena, hezur dentsitatea, nerbio-sistema, odola, giltzadurak, telomerasa, diabetea, kolesterola, gizentasuna (sedentarismoa), gaisotasun arriskua,…
Oinarrizko Ezaugarri Fisikoen garapena: indarra, abiadura, erresistentzia eta malgutasuna, koordinazioa, oreka, erritmoa, trebetasuna,…
HEZIKETA
Balore, ohitura eta jarrera egokien garapena; arduratsuago egin, autokontrola, esfortzu kultura, hobetze sena, autodisiplina, talde lana, solidaritatea,…
Garapen PSIKO-SOZIALA
Haurraren gizarteratzea eta nortasunaren garapena; autoestimua, tentsioen askatzea, erabakiak hartzea, beldur eta depresioen gutxiaraztea, eskola errendimenduaren hobetzea,…
KIROL HASTAPENA
Eskola Kirola gure kirol sistemaren oinarria den neurrian, bertan egindako lanak berebiziko garrantzia izango du ikasleen etorkizuneko kirol errendimendurako eta jarduera fisikoa egiten jarraitzeko ohiturak barneratzeko.
EUSKARAREN NORMALKUNTZA
Hezkuntza arloaren jarraipen natural bezala, Eskola-Kirol esparruan ere EUSKARA izatea komunikazio hizkuntza normala.