Errugbi topaketarekin berrekin genien LEK-eko zapatuetako ekintzei !/ ¡ Este sábado reanudamos las actividades de los fines de semana de LEK con un encuentro de rubgy !

Otsailak 5ean berrekin genien LEK-eko asteburuetako ekintzei, urtarrileko hilabete osoan lehiaketak baimendu gabe egon ondoren. Aurreikusita genuen bezala, errugbi topaketa ospatu genuen LH 3,4,5 eta 6. mailako ikasleekin mojategiko errugbi zelaian. Arrasate errugbi elkarteko jokalarien laguntza izan genuen eta txoko ezberdinetan errugbia ikasi eta partidotxo batekin bukatu genuen topaketa. 14 neska-mutiko urbildu ziren mojategira eta eguraldia lagun, goiz atsegina pasatu genuen eta ikasleak pozik joan ziren etxera, errugbiko baloi eta domina banarekin. Hemen dituzue  zapatuko argazkiak ikusgai. Goiena telebista ere bertaratu zen Leintz eskola kirolaren asteburuetako ekintzen inguruko erreportai bat egitera.

Aste honetan kirolez aldatuko dugu. Alde batetik, LH 3. eta 4.mailako ikasleak saskibaloiarekin hasiko dira eta LH 5 eta 6. mailakoak futbolean. Astean landutakoa, zapatuan praktikan jartzeko aukera izango dute. Hemen daukazue zapatuko ekintzarako kartelak: LH 3-4 SASKIBALOIA, LH 5-6 FUTBOLA, LEK ESKUBALOIA NESKA INFANTILAK.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai. Bada hilabete eta erdi ekimena martxan jarri genuela eta jasotako erantzuna oso arrakastatsua izaten ari da. Astetik astera kopuruak igotzen ari dira eta orain arte 135 familiak hartu dute parte eta 400 tontor baino gehiago egin dituzte guztira, beraz, oso pozik gaude jasotako erantzunarekin.Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Ekintza, maiatzaren 22ra arte luzatzen bada ere, otsailaren 15a baino lehenago, zuen ikastetxeko koordinatzaileari  bertan parte hartzeko asmoa izango duzuen adieraztea eskertuko genizueke . Iaz bezala, aurten ere ekintza bukatzen dutenek sari bat izango dute opari eta kopuruen aurreikuspena egiteko eskatu digu sariak ekoiztuko dituen enpresak.

Orain arte parte hartu ez baduzue eta ekimenean parte hartu nahi baduzue, esteka honetan daukazue informazio guztia. Familia eta lagun giroan jarduera fisikoa eta Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko interesa badaukazue, hau da zuen ekimena, beraz,  parte hartzera animatzen zaituztegu!Gogoratu, tontorren argazkiak, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bidali behar dizkiozuela eta guk igoko ditugu argazkiak zuek ikusi ahal izateko. Hemen dituzue koordinatzaileen kontaktuak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

Artikulu interesgarria: ” Emakumeak kirolean”

El 5 de febrero retomamos las actividades de fin de semana de LEK, después de todo el mes de enero sin  competiciones. Tal y como teníamos previsto, celebramos un encuentro de rugby con alumnos de  3º,4º,5º y 6º de EP en el campo de rugby de mojategi. Contamos con la colaboración de jugadores del club de rugby de Arrasate y l@s alumn@s realizaron  diferentes ejercicios para profundizar más en este deporte y terminamos el encuentro con un partidillo. 14 chavales y chavalas se dieron cita en mojategi y  pasamos una mañana agradable y los alumnos se fueron contentos a casa, con un balón de rugby y una medalla. Aquí podéis ver las fotos del sábado. También acudió la televisión Goiena para realizar un reportaje sobre las actividades de los fines de semana del deporte escolar.

Esta semana cambiamos de deporte. Por un lado, los alumnos de 3º y 4º de EP comenzarán con baloncesto y los de 5º y 6º de EP con el fútbol.  Tendrán la oportunidad de poner en práctica lo trabajado durante la semana, el sábado. Aquí tenéis los carteles para la actividad del sábado: 3ºY 4º de EP BALONCESTO5º Y 6º de EP FUTBOLA, LEK BALONMANO  INFANTIL FEMENINO.

La iniciativa “12 ikastetxe 12 tontor” continúa. Hace  mes y medio que pusimos en marcha la iniciativa y la respuesta recibida está siendo muy exitosa. Las cifras van subiendo de semana en semana y hasta el momento han participado 135 familias y han hecho un total de más de 400 picos, por lo que estamos muy satisfechos con la respuesta recibida.Aquí podéis ver las fotos.

Aunque la iniciativa se prolonga hasta el 22 de mayo, antes del 15 de febrero, os agradeceríamos que comunicarais al/la coordinador/a de vuestro centro la intención de participar en la misma. Al igual que el año pasado, quienes finalicen la actividad tendrán un premio y la empresa productora nos ha pedido que hagamos una previsión de las cantidades. Si hasta ahora no habéis participado y queréis participar en la iniciativa, tenéis toda la información en el siguiente enlace. Si tenéis interés en conocer   las cimas de Euskal Herria en un ambiente familiar y de amigos, esta es vuestra iniciativa, así que os animamos a participar! Recordad, que tenéis que enviar las fotos de las cumbres al coordinador/a de vuestro centro y nosotros las subimos para que podáis verlas. Aquí tenéis los contactos de los coordinadores.

Esperamos que vuestros hijos estén disfrutando del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. ¡A GOZAR!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

Artículo interesante: “Las mujeres en el deporte”

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s