Zer da ESKOLA KIROLA?
Eragile ezberdinen elkarlanean oinarritzen den egitasmoa.
Eragile antolatzaileak:
- Foru Aldundia: 14/1998 kirol Legearen arabera, berari dagokio Eskola-Kirolaren arloko arauak garatzea eta udaletxeen lankidetzarekin batera.
- Udaletxeari dagokio Foru Aldundiak onartutako Eskola-Kirol programak burutzea haiekin koordinatuta jokatuz.
- Ikastetxeko zuzendaritza eta guraso elkarteari dagokio Eskola-Kirola
sustatu eta garatzea bere ikastetxean.
Eragile aktiboak:
- Haurra da egitasmo honen muina.
- Gurasoari dagokio haurra Eskola-Kirolera bideratzea eta motibatzea.
- Ikastetxeetako Koordinatzaileari dagozkio eguneroko antolaketa eta kudeaketa lana.
- Monitoreari dagokio haurraren irakaskuntza / formakuntza lana.
Eragile laguntzaileak:
- Kirol elkarteari dagokio irakaskuntzan eta teknifikazioan laguntzea.
Eskola-Kirolaren bilakaera Leintz bailaran:
- Arrasatek-Aramaiok batetik eta Aretxabaletak-Eskoriatzak bestetik, 1990-1991 ikasturtean abian jarri zituzten Eskola Kirol Proiektuak.
- 2003-2004 ikasturtean egin zen proiektu bien arteko lehen hurbilketa.
- 2004-2005 ikasturtean LEINTZ ESKOLA KIROLA eratzen da.
LEINTZ ESKOLA KIROLA bailarako ikastetxe eta udal guztiek elkarlanean garatzen duten proiektu bakarra. 2 Foru Aldundi, 5 udaletxe eta 7 ikastetxeak biltzen dituen egitasmoa. Bailara honetako kirol sistemaren oinarria.
• Parte hartzen duten Udalak:
-> Leintz-Gatzagako udala
-> Eskoriatzako udala
-> Aretxabaletako udala
-> Arrasateko udala
-> Aramaioko udala
• Parte hartzen duten ikastetxeak:
-> Luis Ezeiza Herri Eskola
-> Kurtzebarri L.H. Herri Eskola
-> Arizmendi Ikastola
-> Arrasate Herri Eskola
-> Aramaixo Herri Eskola
-> Kurtzebarri B.H.I.
-> Arrasate B.H. Institutoa
• Parte hartzen duten Foru Aldundiak:
-> Gipuzkoako Foru Aldundia
-> Arabako Foru Aldundia