12 ikastetxe-12 tontor

“12 ikastetxe-12 tontor”, Leintz Eskola Kirolak ikasturte osoko asteburuei begira, martxan jarri berri duen ekimena da. Helburua, familian mendiaz gozatzea da eta bide batez, neska-mutil eta gurasoen artean bizi-ohitura osasuntsuak sustatzea. / Esta es una nueva iniciativa de Leintz Eskola Kirola con el objetivo de promover estilos de vida saludables y a la vez disfrutar del medio natural que nos rodea

Ekimenak honetan datza: koordinatzaileok, gure inguruan ditugun eta familian burutzeko modukoak diren 14 mendi ezberdin proposatzen dizkizuegu eta zuek, ekimenean parte hartzeko, LEK-eko kamiseta jantzita mendi tontor hauetariko batetik (gurutzea, buzoia edo bertan dagoen bereizgarria ere ikusteko moduan) argazkia bidali beharko diguzue koordinatzaileoi (emailez edo whatsappez). Jasotzen ditugun guztiekin bilduma sortu eta ikusgai izango duzue / Consiste en subir a los montes que os proponemos y mandarnos una foto (a los/as coordinadores/as) desde la cumbre con la camiseta de LEK y enseñando la cruz, buzón o cualquier estandarte que se encuentra en la cima. Crearemos un álbum con todas las fotos recibidas.

Hemendik eta maiatza amaiera bitartean, 12 tontor burutzea lortzen duen ikasleak, mendiarekin erlazioa duen opari bat jasoko du ikasturte amaieran. 6 tontorretara igotzea lortzen dutenek aldiz, ikasturte amaieran burutuko dugu mendiko motxila eta kantinplora edo ur-potearen zozketan sartuko dira. / Los/as alumnos/as que consigan subir a 12 montes, recibirán un regalo relacionado con el montañismo y/o los/as que suban a 6 montes, entrarán en el sorteo de una mochila y cantimplora para seguir disfrutando de esta actividad.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimena maiatza bitartean denez, denbora duzuela 12 mendiak edo gehiago ere egiteko, bide batez, naturaz edo gure inguruetaz gozatuz. Hori bai, kontuan izan momentu honetan indarrean dugun araudia dela eta, oraingoz zuen herriko edo alboko herriko mendiak aukeratu beharko dituzula. Aurrerago izango duzu aukera, besteak ere egiteko! / Disponeís hasta mayo para completar los 12 montes o incluso más, mientras que disfrutáis de la naturaleza y el medio natural que nos rodea. Eso sí, tener en cuenta que debido a la normativa que está en vigor hoy en día, por ahora podremos acudir a los montes de nuestro municipio o colindantes.

Hemen dituzue proposatzen ditugun mendiak eta beraien fitxa teknikoak:

ARRASATE:

ESKORIATZA:

ARAMAIO:

ARETXABALETA: