LEK-ek azken jaiarekin emango dio amaiera ikasturteari asteburu honetan!/ ¡ LEK dará por finalizado el curso éste fin de semana con la última fiesta!

Pasa den asteburuan, Leintz eskola kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako ingurumen eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Naturan jolasean antolaturiko jaialdiaren 7. edizioaren baitan, LH 3. eta 4. mailako ikasleek espeleologia hobeto ezagutzeko aukera izan zuten MONTXON-eko koban eta LH 5-6. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleek orientinarekin gozatu zuten santa barbarako parkean. Hemen dituzuze argazki batzuk ikusgai.

Aste honetan, ikasturteko azken jaiarekin esango diogu agur LEK-eri. Aste honetan, maiatzaren 27an bukatuko dira astean zeharreko saioak eta zapatuan LEK-eko azken jaia ospatuko dugu Aretxabaletan, hemen daukazue zapatuko azken jaiko kartela ikusgai.

Dakizuenez, ikasturte amaierararte, sustapen jarduerak antolatzen gabiltza eta bertan izena emateko epea maiatzaren 18an zabaldu genuen eta gaur, maiatzak 25 izango da izena emateko azken eguna. Ekintza ezberdin asko antolatu ditugu adin ezberdinetarako, beraz, izena eman ez baduzue, parte hartzera animatzen zaituztegu, oso ekintza politak eta dibertigarriak izango dira!

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena ere bukatu da. Maiatzaren 22a izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna eta esan beharra dago izugarrizko arrakasta izan duela eta oso pozik gaudela ekimenak izan duen erantzunarekin. Ekimenean parte hartu duten guztien artean  ia 2500 tontor lortu dituzte eta 264 ikasleibili dira mendian gora buru belarri. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Erronka lortu duten ikasleei bagabiltza egindako tontor guztien argazkiekin osatutako diplomak banatzen eta datorren astean opari berezi bat jasoko dute!

LEK-ek agur esango dio ikasturteari baina aurrerantzean sustapen jardueren inguruan informatuta edukiko zaituztegu.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

El pasado fin de semana, en colaboración con Leintz eskola kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen eskola, Guraso.eus y Txatxilipurdi, en el marco de la 7ª edición del festival “Naturan jolasean”, los alumnos de 3º y 4º de EP tuvieron la oportunidad de conocer mejor la espeleología en la cueva de MONTXON y los alumnos de 5º y 6º de EP y deporte adaptado LEKE disfrutaron con la orientación en el parque de santa barbara. Aquí podéis ver algunas fotos.

Esta semana nos despedimos de LEK con la última fiesta del curso. Este viernes, 27 de mayo, terminarán las sesiones  de entre semana y el sábado celebraremos la última fiesta de LEK en Aretxabaleta, aquí tenéis el cartel de la última fiesta del sábado.

Como sabéis, hasta final de curso estamos organizando actividades de promoción y el plazo de inscripción se abrió el 18 de mayo y hoy, 25 de mayo, será el último día para inscribirse. Hemos organizado muchas actividades diferentes para diferentes edades, así que si no os habéis inscrito os animamos a participar, ¡habrá actividades muy bonitas y divertidas!

También ha finalizado la iniciativa “12 ikastetxe 12 tontor”. El 22 de mayo fue el último día para enviar las fotos y hay que decir que ha sido un éxito enorme y que estamos muy satisfechos con la respuesta que ha tenido la iniciativa. Entre todos los participantes  han alcanzado casi 2500 cimas y 264 alumnos y alumnas han estado disfrutando de la montaña. Aquí podéis ver las fotos. Desde ya hace semanas estamos repartiendo diplomas con las fotos de todas las cumbres realizadas a los alumnos y alumnas que han conseguido el reto y la semana que viene recibirán un regalo especial.

El curso de LEK llega a su fin pero os seguiremos informando sobre las actividades de promoción que llevaremos a cabo las siguientes semanas.

Esperamos que vuestros hijos estén disfrutando del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. ¡A GOZAR!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s