Ikasturte amaierara heldu gara eta urteroko zozketa hemen da! / ¡Junto con el fin de curso, aquí tenéis el sorteo anual!

 

Heldu da inoiz ahaztuko ez dugun 2020/21 ikasturtearen amaiera eta Leintz Eskola Kiroleko ikasleek datorren urtera arte agur esan diete asteroko saioei. Amaiera polita eman ahal izateko, azken aste hauetan zehar ekintza bereziak egiten aritu dira: ur jolasak, frontoiko kirolak, eskalada… Argazkiak hemen. Modu honetan, ikasle zein monitoreek merezitako agurra eman diote ikasturteari.

Zoritxarrez, aurten ezin izan dugu ikastetxe guztietako ikasleak batuta Azken Jaia ospatu. Baina, ohitura onak galdu behar ez direnez, urtero egiten den kirol material eta ekipamenduaren zozketa ez da faltako. Horrela, bideo honetan ikasturteak emandakoaren laburpena ikusteaz gain, aipatutako zozketa ikusteko aukera duzue.

Datorren astean zehar, ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak zozketan sarituak suertatu diren familiekin harremanetan jartzen hasiko gara. Modu honetan, pertsonalki zehaztuko dizuegu sariak non eta noiz jasotzeko aukera izango duzuen. Zorionak saritu guztiei! Gainontzekoek datorren ikasturtean aukera berri bat izango duzue!

Bestalde, eskola kirolaren olatuak ez du etenik eta jadanik hasi gara datorren ikasturteari begira. Esteka honetan,  datorren urteko saioen informazioa aurkituko duzue ikastetxeka banatuta. Izen emate epea oporren ondoren zabalduko bada ere, zuen aurreikuspenak egiteko baliagarria suertatu dakizueke. Edozein zalantza izanez gero, zuen ikastetxeko koordinatzailearekin lasai asko jarri zaitezkete harremanetan. 

Amaitzeko, harrotasunez baina harrokeriarik gabe, aurreko astean Euskal Herriko Unibertsiteak antolatutako udako ikastaroen barruan, “kirolaren hastapen eredu hezigarriak” deiturikoan parte hartu genuela esan dezakegu. Bertan, Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaile den Susana Santorrek LEK-ren ereduari buruzko ponentzia aurkeztu zuen. 

ORAIN MEREZITAKO OPORRAK HARTZEA EGOKITZEN DA ETA IRAILEAN INDARBERRITUTA ITZULIKO GARA!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA: El milagro deportivo de Noruega: “Al éxito se llega disfrutando, no compitiendo”

Este viernes, hemos llegado al fin de curso de este 2020/21 tan extraordinario y especial. Así las cosas, hoy nos toca decir adiós a las sesiones semanales de LEK hasta el próximo septiembre. Estás últimas semanas los/as alumnos/as han tenido la ocasión de despedir el curso de manera especial, ya que han tenido la ocasión de disfrutar de actividades menos comunes: juegos de agua, deportes de frontón, escalada, etc. Fotos aquí.

Desafortunadamente, este año no hemos podido celebrar la tan ansiada “Azken Jaia” donde se reunían alumnos/as de todos los centros educativos para despedir el curso de manera conjunta. Pero, como no conviene perder las buenas costumbres, hemos realizado el sorteo de material y equipamiento deportivo anual. Así, en este vídeo, además de visualizar un resumen completo del curso, podréis ver el comentado sorteo.

Durante la próxima semana, los/as coordinadores de cada centro educativo se pondrán en contacto con las familias que han resultado premiadas en el sorteo. De esta manera, se les comunicará personalmente cuando y donde tendrán la oportunidad de recoger sus premios. Zorionak a todos/as los premiados/as! Los/as demás el próximo curso tendréis otra nueva oportunidad!

Por otra parte, comentaros que hemos empezado a preparar el próximo curso. En este enlace, podréis encontrar toda la información acerca de las sesiones de cada centro escolar. Aunque el periodo de inscripción se abrirá después de las vacaciones, seguro que os resultará útil para que podáis realizar vuestras previsiones. Por supuesto, podéis consultar cualquier duda que tengáis con vuestro/a coordinador/a.

Para finalizar, nos gustaría compartir con vosotros/as que la pasada semana tuvimos la oportunidad de participar en el curso de verano de la Universidad del País Vasco llamado “Modelos educativos de iniciación al deporte”. Allí estuvo la coordinadora de Leintz Eskola Kirola Susana Santor presentando el modelo educativo de LEK.

AHORA TOCA DISFRUTAR DE UNAS MERECIDAS VACACIONES Y EN SEPTIEMBRE VOLVEREMOS CON MÁS FUERZA!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

ARTÍCULO INTERESANTE: El milagro deportivo de Noruega: “Al éxito se llega disfrutando, no compitiendo”

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s