LEK AZKEN JAIA eta Gipuzkoako txapelketa / Fiesta fin de curso de LEK y campeonato de Gipuzkoa

Aste honetan amaituko dugu Leintz Eskola Kiroleko urteko programa eta aste honetan izango dituzte ikasleek azken saioak. Honekin batera, zapatu honetan (maiatzak 25), 18-19 ikasturteari amaiera emateko, LEK-en AZKEN JAIA ospatuko dugu Arrasaten, eta LH 1etik DBH 2 arteko ikasle guztiak gonbidatuta daude jaian parte hartzera.  Adinaren arabera, kirol egokitua edo ginkana ezberdinak burutuko dituzte ikasleek, eta amaitzeko, urteroko zozketa egingo dugu, kirol material ezberdina zozketatuz hurbiltzen diren ikasleen artean. Hemen informazio gehiago.

Eguraldiagatik ekintza guztiak Iturripe kiroldegira aldatu daitezke (ikasleei esanez eta emailez jakinaraziko zaizue ikastetxeetan aldaketarik balego)

Horretaz gain, Almen 6 mutilen taldeak Gipuzkoako futbol txapelketako partidua jokatuko du Zubietan. Irabaziz gero, igandean finalerdia jokatuko lukete.

Gogoratu, astero gure webguneko multimedia atalean, pasatako ekintzen argazkiak dituzuela ikusgai; pasa den asteko Naturan jolasean ekintzako argazkiak ere bertan dituzue.

Azkenik, aipatzea aste honetan sustapen jardueretarako jasotako izen emate guztiak antolatzen ari garela eta laster jasoko duzuela bakoitzak izena emandako ekintzaren inguruko informazio zehatza. 

Zuen seme-alabak eskola kirolako ekintzetan parte hartzera animatuko dituzuelakoan!

ARTIKULU INTERESGARRIA: Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrenatu zaitez zeu, utzi umeari pozik jolasten 

ARTICULO INTERESANTE: Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrenatu zaitez zeu, utzi umeari pozik jolasten (en euskera) 

Esta semana acabamos con el programa anual de Leintz Eskola Kirola y esta semana tendrán las últimas sesiones. Junto con esto, este sábado, (25 de mayo) celebraremos la fiesta fin de curso de LEK y todos/as los/as alumnos/as entre 1º de EP y 2º de la ESO están invitados/as a participar. Dependiendo de la edad, tendrán distintas actividades (deporte adaptado, ginkana, …) y para acabar, realizaremos el sorteo de todos los años con diverso material deportivo. Más información aquí.

Debido a la metereología adversa, puede que traslademos todas las actividades al polideportivo Iturripe (avisaremos mediante los/as alumnos/as y vía email)

Además, el equipo Almen 6 (chicos) de fútbol, jugará en Zubieta, y en el caso de ganar, se clasificarán para la semifinal que se jugará el domingo.

Recordar que podéis ver nuestras fotos en la sección multimedia. 

Por último, comentaros que  estamos organizando todas las incripciones para las actividades de promoción y que pronto os confirmaremos la información de las actividades elegidas.

¡Esperando que animéis a vuestros/as hijos/as a participar en las actividades de deporte escolar!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s