top of page

Eragile ezberdinen elkarlanean oinarritzen den egitasmoa.

​​

1

Eragile antolatzaileak:

  • Foru Aldundia: 14/1998 kirol Legearen arabera, berari dagokio Eskola-Kirolaren arloko arauak garatzea eta udaletxeen lankidetzarekin batera.

  • Udaletxeari dagokio Foru Aldundiak onartutako Eskola-Kirol programak burutzea haiekin koordinatuta jokatuz.

  • Ikastetxeko zuzendaritza eta guraso elkarteari dagokio Eskola-Kirola
    sustatu eta garatzea bere ikastetxean.

2

Eragile aktiboak:

  • Haurra da egitasmo honen muina.

  • Gurasoari dagokio haurra Eskola-Kirolera bideratzea eta motibatzea.

  • Ikastetxeetako Koordinatzaileari dagozkio eguneroko antolaketa eta kudeaketa lana.

  • Monitoreari dagokio haurraren irakaskuntza / formakuntza lana.

3

Eragile laguntzaileak:

  • Kirol elkarteari dagokio irakaskuntzan eta teknifikazioan laguntzea.

Eskola-Kirolaren bilakaera Leintz bailaran:

  • Arrasatek-Aramaiok batetik eta Aretxabaletak-Eskoriatzak bestetik, 1990-1991 ikasturtean abian jarri zituzten Eskola Kirol Proiektuak.

  • 2003-2004 ikasturtean egin zen proiektu bien arteko lehen hurbilketa.

  • 2004-2005 ikasturtean LEINTZ ESKOLA KIROLA eratzen da.

LEINTZ ESKOLA KIROLA bailarako ikastetxe eta udal guztiek elkarlanean garatzen duten proiektu bakarra. 2 Foru Aldundi, 5 udaletxe eta 7 ikastetxeak biltzen dituen egitasmoa. Bailara honetako kirol sistemaren oinarria.

Parte hartzen duten Udalak:

  • Leintz-Gatzagako udala

  • Eskoriatzako udala

  • Aretxabaletako udala

  • Arrasateko udala

  • Aramaioko udala

Parte hartzen duten ikastetxeak:

  • Luis Ezeiza Herri Eskola

  • Kurtzebarri L.H. Herri Eskola

  • Arizmendi Ikastola

  • Arrasate Herri Eskola

  • Aramaixo Herri Eskola

  • Kurtzebarri B.H.I.

  • Arrasate B.H. Institutoa

Parte hartzen duten Foru Aldundiak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Arabako Foru Aldundia

footer-logoak.webp
bottom of page