Badator LEK-eko “12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 3. edizioa!/ ¡ Llega la 3º edición de la iniciativa “12 ikastetxe, 12 tontor” de LEK !

Asteburu honetan gure ikasleek futboleko eta saskibaloiko jardunaldiak izan dituzte. LH 3-4. mailako ikasleak futboleko topaketa ospatu zuten  Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian eta LH 5-6. mailako ikasleak saskibaloiko txapelketarekin hasi ziren. Biek ala biek goiz atsegina pasatu zuten. hemen daukazue zapatuko jardunaldietako argazkiak ikusgai.

Aste honetan ere kirol berdina landuko dute eta asteburuan bigarren eta azken jardunaldiaz gozatzeko aukera izango dute. LH 3-4. mailako ikasleak mojategiko futbol zelaian arituko dira eta LH 5-6. mailako ikaleak berriz, musakola kiroldegian. LH 1-2. mailako ikasleek ere JOLASHEZI-ko ikasturteko 3. topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Hemen dituzue zapatuko ekintzen kartelak: LH 1-2 JOLASHEZI TOPAKETA, LH 3-4 FUTBOL TOPAKETA eta LH 5-6 SASKIBALOIA TXAPELKETA.

Gure DBH-ko GAZTKIROL ANITZA PROGRAM ere badoa aurrera. Aurreko astean  Jugger-ean trebatze hasi ziren eta oso gustora aritu ziren kirol modalitate berri hau ezagutzen. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.

“12 ikastetxe-12 tontor” ekimenaren hirugarren edizioa bertan da. Aurreko bi ikasturtetako arrakasta ikusita, aurten ere, Leintz Eskola Kirolak ikasturte amaierararteko asteburuei begira, ekimena abiatu berri du. Helburua, familian mendiaz gozatzea da eta bide batez, neska-mutil eta gurasoen artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea da. Aurtengo ekimenak honetan datza: Aurreko edizioetan, eskualdeko eta Euskal Herriko mendiak ezagutu ditugunez, aurtengo erronka nahi dituzuen 12 tontor ezberdinetara igotzea izango da (iazko tontorrak errepikatzea ere balio du) LEK-eko kamiseta jantzita edo soinean eta mendi tontor hauetatik (gurutzea, buzoia edo bertan dagoen bereizgarria ere ikusteko moduan) argazkia bidali beharko diguzue koordinatzaileoi (emailez edo whatsappez). Jasotzen ditugun guztiekin bilduma sortuko dugu  eta ikusgai izango duzue. Edizio honetan argazki originalenak sari berezia izango du. Urtarrilaren 21ean hasiko da erronka eta  maiatzaren 29a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna. 12 tontor igotzea lortzen duten ikasleek, beraien argazkiekin osatutako diplomaz gain, mendiarekin erlazioa duen opari bat jasoko dute zuzenean (ekainaren hasieran banatuko dira) eta tontor guztiak egiten ez dutenak baina ekimenean parte hartzen dutenak aldiz, ikasturte amaieran burutuko dugun oparien zozketan sartuko dira.Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela.

Animatu eta osasuntsu bizi!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

Este fin de semana nuestros/as alumnos/as han disfrutado de jornadas de fútbol y baloncesto. Los/as alumnos/as de 3º y 4º de EP celebraron un encuentro de fútbol en el campo de fútbol de  Ibarra  y los/as alumnos/as de  5º y 6º de EP comenzaron con el campeonato de baloncesto. Ambos pasaron una mañana agradable. Aquí tenéis las fotos de las jornadas del sábado.

Esta semana también trabajarán el mismo deporte y el fin de semana podrán disfrutar de la segunda y última jornada. Los/as alumnos/as de  3º y 4º de EP  jugarán en el campo de fútbol de Mojategi y los de  5º y 6º de EP lo harán en el polideportivo de  Musakola. Los/as alumnos/as de  1º y 2º de EP también celebrarán su 3º encuentro del curso de JOLASHEZI en el polideportivo Ibarra de Aretxabaleta. Aquí tenéis los carteles de las actividades del sábado: LH 1-2 JOLASHEZI TOPAKETA,LH 3-4 FUTBOL TOPAKETA y LH 5-6 SASKIBALOI TXAPELKETA.

También avanza adecuadamente el PROGRAMA GAZTEKIROL ANITZA de 1º y 2º de la ESO. La semana pasada comenzaron a formarse en el Jugger y estuvieron muy agusto conociendo esta nueva modalidad deportiva. Aquí tenéis algunas fotos expuestas.

La iniciativa “12 ikastetxe, 12 tontor” ya está aquí. Visto el éxito de los dos cursos anteriores, un año más, Leintz Eskola Kirola acaba de poner en marcha la iniciativa de cara a los fines de semana hasta final de curso. El objetivo es disfrutar de la montaña en familia y, de paso, fomentar hábitos de vida saludables entre niños/as y padres y madres. La iniciativa de este año consiste en: Dado que en ediciones anteriores hemos conocido las montañas de la comarca y de Euskal Herria, el reto de este año será subir a las 12 cimas que queráis (también vale repetir las cimas  del año pasado) vistiendo la camiseta de LEK o que la camiseta esté visible y enviándonos una foto desde estas cimas (desde donde se puede ver también la cruz, el buzón o el distintivo que hay en ellas) a los coordinadores (vía email o whatsapp). Con todos los que recibamos crearemos un álbum y la tendréis expuesta.   El reto comenzará el 21 de enero y el 29 de mayo será el último día para enviar las fotos. Los/as alumnos/as que consigan coronar las 12 cumbres, además de un diploma con sus fotografías, recibirán un regalo directamente (se entregarán a principios de junio) relacionado con la montaña. Los que no lo hagan pero participen en la iniciativa entrarán en el sorteo de regalos a final de curso. Aquí tenéis toda la información sobre ésta iniciativa.
Los/as coordinadores/as llevaremos el recuento de cada alumno/a y recordad que el plazo para enviar las fotos de la iniciativa es hasta el 29 de mayo.
¡Animaros y vivir sanos!

Esperamos que vuestros/as hijos/as  disfruten del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. ¡A GOZAR

¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte)

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s