Zapatu honetan emango diegu hasiera LEK-eko asteburuetako jarduerei!/ ¡ Éste sábado daremos comienzo a las actividades de los fines de semana de LEK!

Badira bi aste LEK-eko saioekin hasi ginenetik. Lehenengo astean, jolas ezberdinak egiten ibili dira, ikasle eta monitoreak elkar ezagutzeko. Aste honetan ordea, LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleak hasi dira errugbia eta eskubaloia lantzen hurrenez hurren.

Dakizuen bezala, asteburu honetan, urriaren 15ean, LEK-eko asteburuetako jarduerekin hasiko gara. LH 3-4. mailako ikasleek errugbiko topaketa izango dute mojategin eta LH 5-6. mailako ikasleek aldiz eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute musakolako kiroldegian. Hemen dituzue ekintzen kartelak ikusgai: LH 3-4 ERRUGBI TOPAKETA, LH 5-6 ESKUBALOI JARDUNALDIA. Lek-etik, zapatuko ekintzetara urbiltzeko deialdia egiten dizuegu, astean zehar saioetan landutakoa testuinguru ezberdin batean lantzeko aukera emateaz gain, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera jarduera fisikoaz gozatzeko aukera ezinhobea dela uste dugu. Gogoratu, polita izaten dela zapatuetako ekintzetan ikasleak LEK-eko kamisetekin ikustea, beraz, kamiseta armairutik atera eta seguru goiz atsegina pasatuko dugula.

Aste honetan eta hurrengoan errugbia eta eskubaloia landuko dituzte eta ondoren, kirolez aldatuko dugu. LH 5-6. mailan garrantzitsua da 1. jardunaldi honetako asistentzia. Hemen egingo dira eskubaloiko talde ezberdinak eta txapelketa zena emango diogunez, talde hauek hurrengo asterako mantenduko dira eta konpromizu hori hartzea garrantzitsua ikusten dugu.

Bestalde, domak honetan, urriaren 16an, mundukidek kooperatiben VII. lasaterketa solidarioa antolatu du eta haurrentzako ere badago egitarau bat eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Hemen daukazue kartela.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

Hace dos semanas que empezamos con las sesiones de LEK. Durante la primera semana han estado realizando diferentes juegos para que alumnos/as y monitores/as se conozcan. Esta semana, sin embargo, los alumnos/as de  3º y 4º de EP y  5ºy 6º de EP han comenzado a trabajar el rugby y el balonmano respectivamente.

Como sabéis, este fin de semana, 15 de octubre, comenzamos con las actividades de los fines de semana de LEK. Los/as alumnos/as de  3º y 4º de EP tendrán un encuentro de rugby en Mojategi y los/as de   5º y 6º de EP podrán disfrutar del balonmano en el polideportivo de Musakola. Aquí tenéis los carteles de las actividades: 3º y 4º de EP ENCUENTRO DE RUGBY, 5º y 6º de EP JORNADA DE BALONMANO. Desde  LEK os convocamos a sumaros a las actividades del sábado, además de poder practicar lo trabajado durante las sesiones durante la semana en un contexto diferente, creemos que es una oportunidad perfecta para disfrutar de la actividad física junto con alumnos y alumnas de otros centros escolares. Recordad que en las actividades de los sábados suele ser bonito ver a los/as alumnos/as con las camisetas de LEK, así que sacad las camisetas del armario y seguro que pasaremos una mañana agradable.

Esta semana y la siguiente trabajarán el rugby y el balonmano y después, cambiaremos de deporte. En  5º y 6º es importante la asistencia en esta 1ª jornada. Aquí se van a hacer los diferentes equipos de balonmano y como le vamos a dar la esencia de un campeonato, estos equipos se van a mantener para la próxima semana y vemos importante asumir ese compromiso.

Por otro lado, éste domingo, el 16 de octubre, Mundukide ha organizado la VII. edición de la carrera solidaria de cooperativas y también hay un programa para niños y niñas y os animamos a participar. Aquí tenéis el cartel.

Esperamos que vuestros/as hijos/as  disfruten del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. ¡A GOZAR!

¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte)!

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s