LEK-eko batzar orokorrarekin eman diogu hasiera asteari !/ ¡ Hemos comenzado la semana con la junta general de LEK!

Aurreko post-ean iragarri genuen moduan, astelehen honetan LEK-eko batzar orokorra ospatu dugu Eskoriatzako Zaldibar antzokian. Herri eskoletako eta Arizmendi ikastolako kideak hurbildu ziren eta LEK-eko urteko balorazioa egin genuen.

Asteburuetako ekintzei dagokienez, aste honetan amaitu ditugu LH 3-4. mailan eta LH 5-6. mailan saskibaloia eta futbola hurrenez hurren. LEKE-ko ikasleak arku tiraketako saioa izan zuten eskoriatzan eta oso gustora ibili ziren. Hemen dituzue asteburuko argazkiak ikusgai. Aste honetan, LH 3-6. mailakoak atletismoarekin trebatuko dira eta zapatuan Arrasateko atletismo elkartearekin batera, atletismo topaketa ospatuko dugu. Hemen daukazue kartela ikusgai: LH 3-6 ATLETISMO TOPAKETA. Beste alde batetik, LH 2. mailako ikasleek ere JOLASHEZI-ko ikasturteko 2. topaketa ospatuko dute zapatuan, hemen daukazue  kartela ikusgai: LH 2. mailako JOLAHEZI TOPAKETA. Eskubaloiko neska infantilak ordizian izango dute hitzordua, hemen kartela: ESKUBALOIA INFANTILAK NESKAK.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean iadanik 900 tontorreko langa pasatu dute. Hemen ikusi dezakezue argazkiak

Aste santuak gainean dauzkagu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santutako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue Mondra CF., AEB Eskubaloi elkartea eta Ointxe saskibaloi elkartearen kanpusetan izena emateko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

Tal y como anunciábamos en el anterior post, este lunes se celebró la asamblea general del LEK en el teatro Zaldibar de Eskoriatza. Se acercaron miembros de las escuelas públicas y de la ikastola Arizmendi y realizamos la valoración anual del LEK.

En cuanto a las actividades de los fines semana, esta semana l@s alumn@s de 3º y 4º de EP  y l@s alumn@s de 5º y 6º de EP han finalizado el  baloncesto y fútbol  respectivamente. Los alumnos de LEKE tuvieron una sesión de tiro con arco en eskoriatza y disfrutaron mucho de la actividad. Aquí podéis ver las fotos del fin de semana. Esta semana, l@s alumn#s de 3º a 6º de EP se formarán en el atletismo y el sábado celebraremos un encuentro de atletismo junto al club de atletismo de Arrasate . Aquí podéis ver el cartel de la actividad:  3-6 de EP ENCUENTRO DE ATLETISMO. Por otro lado, los alumnos de 2º de EP también celebrarán el sábado el 2º encuentro del curso de JOLASHEZI, aquí el cartel de la actividad: ENCUENTRO DE 2ºde EP DE JOLASHEZI Las chicas infantiles de balonmano tendrán su cita en Ordizia, aquí el cartel: BALONMANO INFANTIL FEMENINO.

La iniciativa “12 ikastetxe 12 tontor” continúa. De semana en semana, tanto el número de participantes como el número de cimas están subiendo y estamos muy satisfechos con la respuesta que ha obtenido la iniciativa. Entre tod@s l@s participantes ya han cruzado casi los 900 picos. Aquí podéis ver las fotos.

Ya tenemos la semana santa encima y algunos clubes deportivos ya han comenzado a organizar sus propios campus de Semana Santa. Aquí tenéis toda la información para inscribiros en los campus del Mondra CF, AEB Arrasate eskubaloi elkartea Ointxe saskibaloi elkartea.

Esperamos que vuestros hijos estén disfrutando del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. ¡A GOZAR!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s