Zubiaren ondoren, bueltan da Leintz eskola kirola!/ ¡Después del puente, Leintz eskola kirola ya está de vuelta!

Espero dugu azaroak 1eko zubia ederki  disfrutatu izana. Aste honetan, buletan gara berriz ere aste barruko eta zapatuetako ekintzekin.

Aurreko post-ean aurreratu genizuen bezala, LH 2. mailako ikasleek ikasturte honetako lehen Jolashezi topaketa ospatuko dute azaroaren 6an. Horretarako izen ematea zabalik egon da eta azaroaren 2a izan zen azken eguna. Topaketa hau aramaioko frontoian izango da eta jolas ezberdinez gozatzeko aukera izango dute beste ikastetxeetako ikasle batzurekin  batera 10:30-12:30 bitartean.

Ikasturtean zehar, asteburu batzuetan eta ekainean zehar sustapen jarduerak egiten ditugu. Asteburu honetan LH 3-4. maialko ikasleentzat, ikasturteko lehen sustapen jarduera antolatu dugu. Eskalada ezagutzeko aukera izango dute zapatuan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Izen ematea nahiko arrakastatsua izan denez, txanda ezberdinak egingo ditugu, goizean batzuk eta arratsaldean ere txandaren bat egitea aurreikusten da. Gaur eta bihar artean, eskaladan izena eman duzuenok jasoko duzue  ekintzaren informazio osagarria. LH 5-6. mailako ikasleak saskibaloi txapelketarekin hasiko dira zapatuan.  Musakola kiroldegian saskibaloian trebatzeko aukera izango dute 11:00-13:00 bitartean. Hemen daukazue zapatu honetan ospatuko diren ekintza guztien kartelak: LH 2 JOLASHEZI TOPAKETA, ESKALADA eta SASKIBALOI TXAPELKETA

Astero, zuen seme-alaben astean zeharreko eta zapatuetako ekintzetako argazkiak  berriak igotzen ditugu, hemen daukazue ikusgai argazki eta bideoak.

Ikasturteko egutegia ere ikusteko aukera daukazue. Bertan, astero egingo ditugun ekintzak agertzen dira, beraz, zuentzako lagungarria izatea espero dugu.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA: “Eskola kirola programa oinarrizkoa da neska-mutilek behar duten ariketa egin dezaten”

Esperamos que el puente del 1 de noviembre hayaís disfrutado mucho. Esta semana volvemos a estar en marcha con las actividades de entre semana y los sábados.

Como ya les adelantábamos en el anterior post, los alumnos de 2º de EP celebrarán el 6 de noviembre el primer encuentro Jolashezi de este curso. Para ello ha estado abierta la inscripción y el último día fue ayer,  2 de noviembre. Este encuentro tendrá lugar en el frontón de Aramaio, donde podrán disfrutar de diferentes juegos junto a alumnos de otros centros escolares entre las 10:30 y las 12:30 horas.

Durante el curso escolar, algunos fines de semana y durante el mes de junio realizamos actividades de promoción. Este fin de semana hemos organizado la primera actividad de  promoción del curso para los alumnos de  3º y 4º de EP . El sábado tendrán la oportunidad de conocer la escalada en el polideportivo Ibarra de Aretxabaleta. Como la inscripción ha sido bastante exitosa, haremos diferentes turnos, algunos por la mañana y también se prevé que haya alguna tanda por la tarde. Entre hoy y mañana, quienes se hayan apuntado a la escalada recibirán información complementaria de la actividad. Los alumnos de 5º y 6º comenzarán el sábado con el campeonato de baloncesto, que tendrá lugar en el polideportivo de Musakola de 11:00 a 13:00 horas. Aquí tenéis los carteles de todas las actividades que se celebrarán este sábado: LH 2 JOLASHEZI TOPAKETA, ESKALADASASKIBALOI TXAPELKETA

Cada semana, subimos fotos de las actividades de vuestros hijos e hijas durante la semana y los sábados. Aquí podeis ver las fotos y los vídeos de las actividades.

También podéis ver el calendario del curso. En ella aparecen las acciones que vamos a realizar semanalmente, por lo que esperamos que sean de ayuda para vosotros.

Esperamos que vuestros hijos estén disfrutando del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. ¡A GOZAR!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

ARTÍCULO INTERESANTE: ” El programa de eskola kirola resulta básico para que niños y niñas hagan el ejercicio que necesitan”

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s