Eskubaloiko azken jardunaldia eta LEKE-koak urkulura ibilaldia familian!/ ¡La última jornada de balonmano y la vuelta a urkulu del grupo de LEKE!

 

Orain dela bi aste hasi ginen eskubaloia lantzen LH 3-4 eta LH 5-6. mailetan. Bi asteburutan, kirol honetako jardunaldiak ospatu ditugu eta pasa den zapatukoa izan zen azkena. LH 3-4.mailako ikasleek topaketa formatuan landu zuten eskubaloiko 2. jardunaldia eta berritasunak izan zituen, oraingoan, partidotxoak jokatzeko aukera izan zuten eta egia esan, oso goiz atsegina pasatu zuten bertaratu ziren ikasleek. LH 5-6. mailakoek aldiz, aurreko astean hasitako txapelketari amaiera eman zioten eta fase finala jokatu zuten. Emaitzak alde batera utzita, oso gogotsu eta motibatuta ikusi zitzaien eta gainera, talde guztiek eskubaloiko baloi bana eraman zuten etxera, opari gisa. LEKE taldekoak ere goiz ederra pasatu zuten Urkuluko ibilaldi familiarrean. 25 pertsona inguru elkartu ziren (monitore, ikasle eta familiak) eta denok batera urtegiari buelta eman zioten. Eguraldiak lagundu zuen eta goiz oso atsegina pasatu zuten. Hemen dituzue zapatuko ekintzen  argazki batzuk ikusgai. LEK-eko eskubaloiko nesken infantil taldeak ere hitzordua izan zuten zapatuan 11:30etan iturripen. Emaitza aldekoa izan ez bazen ere,bikain aritu ziren gure neskak.

Asteburu honetan ez da zapatuko jardunaldirik egongo. Azaroak 1, domu santu eguna da eta zubia egingo dugunez, zapatuetako ekintzekin azaroaren 6an jarraituko ditugu.

Zapatukoa izan zen eskubaloiko azken jardunaldia, eta orain kirolez aldatuko dute guztiek. LH 3-4. mailakoak, azaroaren 6an eskalada ezagutzeko eta kirol honekin disfrutatzeko aukera izango dute. Horretarako, ikastetxetik izen ematea zabalduko da gaur, eta azaroaren 2a izango da izena emateko azken eguna. LH 5-6.mailakoak berriz, saskibaloiarekin hasiko dira eta eta eskubaloiarekin bezala, azaroaren 6an ospatuko den lehen jardunaldiak txapelketa formatua izango du. Honetaz gain, LH 2. mailako ikasturte honetako lehen topaketa ere ospatuko dugu azaroaren 6an. Honetarako ere, izen ematea zabalduko da gaur ikastetxetik eta azaroaren 2a izango da izena emateko azken eguna. Hemen daukazue ekintzen egutegia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. Ondo pasa zubia eta jarduera fisikoa eginez bada, hobeto. DISFRUTATU!

 

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA: “Kirol heziketaren sekretu handia:PAZIENTZIA”

Hace dos semanas comenzamos a trabajar el balonmano en las categorías de  3º,4º,5º y 6º de EP.  En dos fines de semana, hemos celebrado jornadas de este deporte y la del pasado sábado fue la última. Los alumnos de 3º Y 4º de EP trabajaron la 2ª jornada de balonmano mediante un encuentro y tuvo novedades, esta vez tuvieron la oportunidad de jugar algunos partidillos y la verdad es que pasaron una mañana muy agradable . En cambio, los de 5º y 6º de EP cerraron el campeonato iniciado la semana pasada y disputaron la fase final. Al margen de los resultados, se les vio muy entusiasmados y motivados y además, todos los equipos se llevaron a casa sendos balones de balonmano, como regalo. L@s alumn@s de LEKE también pasaron una buena mañana en el paseo familiar de Urkulu. Se juntaron unas 25 personas (monitores, alumnos y familias) y todos juntos dieron la vuelta al pantano. El tiempo acompañó y pasaron una mañana muy agradable. Aquí podéis ver algunas fotos de las actividades del sábado. Las infantiles de balonmano de LEK también tuvieron cita el sábado a las 11:30 en Iturripe. El resultado no fue favorable pero nuestras chicas estuvieron muy bien.

Este fin de semana no habrá jornada. El 1 de noviembre es el día de todos los santos y como haremos puente, continuaremos con las actividades de los sábados el 6 de noviembre.

La del sábado fue la última jornada de balonmano, y ahora todos cambiarán de deporte. L@s alumn@s de 3º y 4º de EP, el 6 de noviembre tendrán la oportunidad de conocer la escalada y disfrutar con este deporte. Para ello, hoy se abre la inscripción desde el centro escolar, y el 2 de noviembre será el último día para inscribirse. Los de 5º y 6º de EP comenzarán con el baloncesto y al igual que el balonmano, la primera jornada, que se celebrará el 6 de noviembre, tendrá formato de competición. Además, el 6 de noviembre celebraremos el primer encuentro de este curso de 2º de EP. Para ello, hoy también se abrirá la inscripción desde el centro escolar y el 2 de noviembre será el último día para inscribirse. Aquí tenéis el calendario de las actividades.

Esperamos que vuestr@s hij@s estén disfrutando del deporte escolar y que a partir de ahora siga siendo así. Os deseamos un bonito puente y si es haciendo actividad física, mejor que mejor.  ¡ A DISFRUTAR!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

ARTÍCULO INTERESANTE: “El gran secreto en la formación deportiva:paciencia”

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s