“12 ikastetxe 12 tontor” ekimeneko partehartzaileak hasi dira beraien opariak jasotzen. / Los/as participantes en la iniciativa “12 ikastetxe 12 tontor” han comenzado a recibir sus regalos.

Dakizuenez, aurreko astean “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenari amaiera eman genion eta dagoeneko, hasi gara erronka burutu zutenen artean opariak banatzen. Guztira, 213 ikasle aritu dira tontorrez tontor ekimenean parte hartzen eta horietatik 144-k lortu dute erronka burutzea. Horrez gain, 29 ikaslek 6 tontor baino gehiago igotzea lortu dute eta ondorioz, 10 opariren zozketan sartu dira. Zorionak guztiei!

Ekimenari agur berezia emateko, hona hemen partehartzaile guztien argazkiekin prestatu dugun laburpen bideoa. Bertan, ekimeneko parte hartzaile guztien argazki bana ikusteaz gain, amaieran 6 tontor igo dituztenen artean egindako zozketa ikus dezakezue.

Gauzak horrela, iritsi da oparia zein izango den argitzeko unea: TERNUA Ampersand 16 motxila! Uda garaian tontorrak zapaltzen jarraitu dezazuen osagarri paregabea.

Azken asteetan protagonista nagusia izan den ekimena alde batera utzita, aurreko larunbatean Arrasaten ospatutako Naturan jolasean ekintza aipatu beharra dago. Aurten, seigarren aldiz antolatu dugu ondorengo eragileen artean:  Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Txatxilipurdi Elkartea eta Guraso.eus. Hona hemen, goienak egindako erreportai sakona.

Azkenik, gogoratu oraindik ere bailarako taldeek antolatutako kanpus eta ekintzetako izen emateak zabalik jarraitzen dutela. Aurreko asteetan Aresko-ko saskibaloi kanpusa MONDRA futbol kanpusa, UDA futbol kanpusa, BURDINOLA Hockey patinak kanpusa, OINTXE saskibaloi kanpusa, ARRASATE ESKUBALOI kanpusa eta Kirol egokituko kanpusa-ren berri ematen genizuen eta horiei Mondrate areto futbol taldeak antolatuko duen kanpusa gehitzen zaie.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA: https://guraso.eus/familian-mendiaz-gozatzeko-12-ikastetxe-12-tontor-ekimenak-arrakasta-polita-izan-du/

Tal y como sabéis, la iniciativa “12 ikastetxe 12 tontor” ha llegado a su fin y por tanto, hemos empezado a repartir los regalos entre los/as alumnos/as que han conseguido finalizar el reto. En total, han sido 213 los/as participantes, de los cuales 144 han logrado subir 12 de las cimas planteadas. Además, 29 alumnos/as han subido 6 o más cimas y por consiguiente, han entrado en el sorteo de 10 regalos. Zorionak a todos/as!

Para dar por concluida esta exitosa iniciativa, aquí podéis visualizar el vídeo conmemorativo que hemos preparado con las fotos de todos/as los/as participantes. Además, al final del mismo encontraréis el sorteo realizado entre los/as que han subido más de 6 cimas.

Así las cosa, ha llegado el momento de desvelar cual es el regalo: Una mochila TERNUA Ampersand 16! El complemento ideal para que en el periodo estival continuéis conquistando cimas.

Dejando a un lado la iniciativa que ha sido la protagonista principal durante las últimas semanas, es de recibo mencionar la actividad “Naturan jolasean” celebrada durante el pasado sábado en Arrasate. Este año, la hemos organizado por sexta vez en colaboración las siguientes entidades: Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Txatxilipurdi Elkartea y Guraso.eus. En este link podéis ver el extenso reportaje realizado por Goiena.

Para finalizar, recordar que el periodo de inscripción en los campuses y actividades organizados por los clubes de la comarca sigue abierto. En anteriores entradas, os informábamos acerca de las siguientes opciones: Aresko-ko saskibaloi kanpusa MONDRA futbol kanpusa, UDA futbol kanpusa, BURDINOLA Hockey patinak kanpusa, OINTXE saskibaloi kanpusa, ARRASATE ESKUBALOI kanpusa eta Kirol egokituko kanpusa. Pues bien, a ellos esta semana se suma el campus de futbol sala organizado por Mondrate.

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

ARTÍCULO INTERESANTE: https://guraso.eus/familian-mendiaz-gozatzeko-12-ikastetxe-12-tontor-ekimenak-arrakasta-polita-izan-du/

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s