12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai maiatzerarte/La iniciativa 12 ikastetxe 12 tontor sigue en marcha hasta mayo

Badira hilabete batzuk “12 ikastetxe,12 tontor” ekimena martxan jarri genuela. Ekimenak sekulako harrera izan du hasieratik eta dagoeneko172 familiak hartu dute parte eta guztira 1200 tontorretako langa pasatu dugu. Datuak ikusi besterik ez dira egin behar, ekimen arrakastatsua izaten ari dela ondorioztatzeko, beraz, Leintz eskola kiroletik uste dugu bete betean asmatu dugula. Hemen daukazue argazkiak ikusgai.

COVID 19-ko ezjakintasun egoera honek, une oro egoerara egokitzea ekarri digu, eta legedia jarraitu dugu momentu oro. Hala ere, familiek umeekin mendian disfrutatzen jarraitu dute eta gure inguruko tontor eta txoko ezberdinak ezagutzeko parada izan dute eta bide batez pandemia egoera honetan, familiaz gozatu, jarduera fisikoa egin eta naturarekin gozatzeko aukera izan dute.

Erronka bukatu duten ikasleei oroigarri bat emanten ari gara eta iada badira 50 ikasle inguru, oroigarri hori jaso dutenak eta 100 ikasle baino gehiago dira 6 tontor edo gehiago egin dituztenak. Beraz, Leintz Eskola Kiroletik, erronkarekin jarraitzeko eta hasteko aukera eduki ez duzuenoi, erronkara atxikitzea animatzen zaituztegu. Kurtso bukaeran, 12 tontor egiten duten ikasle bakoitzak opari bat jasoko du eta 6 tontor edo gehiago egiten duten ikasleak opari baten zozketan sartuko dira.

Orain aste santuetako oporrak datozela aprobetxatuta eta mugikortasuna nahiko mugatua daukagula jakinda, aukera ona daukazue erronkarekin jarraitu edo hasteko ere, beraz, gure natur ingurune eta tontor berriak ezagutzera animatzen zaituztegu!!!

Ekimenean parte hartzeko, “LEK-eko kamiseta jantzita mendi tontor horietariko batetik argazkia bidali beharko diguzue koordinatzaileoi“. Argazkian gurutzea, buzoia edo bertan dagoen bereizgarria ikusi beharko dira, eta ondoren emailez edo whatsappez bidali.

Leintz eskola kirolean lanean ari diren monitoreek hainbat formakuntza jaso dituzte azken asteetan. Garrantzitsua ikusten dugu, gure monitoreak formatzen jarraitzea, ikasleen garapen integralean eragin positiboagoa izateko eta kalitatezko eskola kirola bermatzeko. Bi formakuntza jaso dituzte, bata lehen sorospenetakoa, Arizmendi ikastolako lanbide heziketako adituekin elkarlanean eta bestetik, gaur egingo dute kirol egokitukoa, Gipuzkoako kirol egokituko federazioaren eskutik.

Ondo pasa aste santuetako oporrak!!!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA: “12 ikastetxe 12 tontor” ekimena martxan jarri du Leintz Eskola Kirolak”

Hace unos meses que pusimos en marcha la iniciativa “12 ikastetxe, 12 tontor”. La iniciativa ha tenido una gran acogida desde sus inicios y ha contado con la participación de 172 familias y hemos superado la barrera de las 1200 cimas. No hay más que ver los datos para deducir que está siendo una iniciativa exitosa, así que desde la organización de deporte escolar Leintz Eskola Kirola creemos que hemos acertado de lleno con esta iniciativa. Aquí tenéis las fotos.

Esta situación de incertidumbre provocada por el COVID 19 nos ha llevado a tener que adaptar nuestras actividades y hemos seguido la legislación en todo momento. Sin embargo, las familias han seguido disfrutando con los niños en el monte y han podido conocer diferentes montes y rincones de nuestro entorno y, de paso, en esta situación de pandemia, han podido disfrutar en familia, realizar actividad física y disfrutar en la naturaleza.

Estamos entregando un diploma a los alumnos/as que han finalizado el reto como recuerdo y ya hay unos/as 50 alumnos/as que lo han recibido y más de 100 alumnos/as que han hecho 6 o más cimas, por lo que desde Leintz Eskola Kirola os animamos a los/as que no habéis tenido la oportunidad de continuar o empezar con el reto a adheriros al mismo. Al final del curso, cada participante que haga 12 picos recibirá un regalo y los/as alumnos/as que hagan 6 o más picos entrarán en el sorteo de un regalo.

Aprovechando que ahora vienen las vacaciones de semana santa y sabiendo que tenemos la movilidad bastante limitada, tenéis una buena oportunidad para continuar o empezar con el reto, así que os animamos a conocer nuestros  entornos naturales y montes!!!

Para participar en la iniciativa,  deberéis enviarnos una foto a los coordinadores desde una de esas cimas y que se vea la camiseta de Leintz Eskola Kirola. En la foto se deberá ver la cruz, el buzón o el distintivo presente y posteriormente tenéis que enviar la foto por email o whatsapp a vuestr@ coordinador@.

Los monitores que trabajan en el deporte escolar de Leintz eskola kirola han recibido varias formaciones en las últimas semanas. Lo vemos importante, seguir formando nuestros monitores para tener un impacto más positivo en el desarrollo integral del alumnado y garantizar un deporte escolar de calidad. Han recibido dos formaciones, una de primeros auxilios, por parte de las expertas en formación profesional de Arizmendi con las que hemos colaborado y otra de deporte adaptado, que realizarán hoy, de la mano de la federación guipuzcoana de deporte adaptado. 

Esperamos que disfrutéis de las vacaciones de semana santa!!!

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

ARTÍCULO INTERESANTE: “12 ikastetxe 12 tontor” ekimna martxan jarri du Leintz eskola kirolak

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s