Ikastetxe guztietan eskola kiroleko saioekin jarraitzen dugu/Seguimos con las sesiones de deporte escolar en todos los centros

Aurreko asteko postean komentatu genuen bezala, ikastetxe guztietan martxan dira Leintz eskola kiroleko saioak.

Zapatuan dekretu berri bat atera zuten eta astelehenean jarri zen indarrean. Eskola kirolari dagokionez, dekretu honek ez ditu aldaketa nabarmenik ekarriko, aurrez hasitako saioak ,dagokion proptokoloarekin,jarraitzeko baimena daukagu.

Egia da, Infantil mailetan eta kirol egokituko saioetan eragiten duela dekretu berri honek, mugikortasunean hain zuzen. Hau horrela, inzidentzia tasa azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiago diren kasuetan ezin izango dira beraien udalerrietatik mugitu. Inzidentzia tasa 100.00 biztanleko 500 baino gutxiago duten udalerrietakoek aukera izango dute, elkarteak edo koordinatzaileak emandako ziurtagiri batekin, beste udalerri batera saioak egitera joateko, betiere, saioak egingo dituen udalerriak inzidentzia tasa 500 baino gutxiago baditu.

Egoera oso aldakorra da eta dekretuak astero aldatzen edo moldatzen dira. Beraz, adi jarraitzen ditugu dekretuetan ematen ari diren berrikuspen guztiak. Hona hemen, une honetako egoera jasotzen duen laburpen taula.

Aste honetan LEK-eko kamisetak heldu zaizkigu eta hasi gara kamiseten banaketarekin. Saioetatik pasatzen ari gara ikasle bakoitzak bere kamiseta jaso dezan, behean dituzue argazki batzuk.

Ostiral honetan, Arizmendi ikastolan jai eguna denez, ez dira LEK-eko saioak egongo.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA: “Eskola kirola osasuna da” (Rebeka Ubera)

Tal y como comentamos en el post de la semana pasada, en todos los centros escolares están en marcha las sesiones de  Leintz eskola kirola.

El sábado salió un nuevo decreto que entró en vigor el lunes. En lo que se refiere al deporte escolar, el presente Decreto no va a suponer modificaciones significativos, tenemos permiso para continuar las sesiones iniciadas con anterioridad, con el protocolo correspondiente.

Es cierto que este nuevo decreto incide en los niveles Infantil y en las sesiones de deporte adaptado, concretamente en cuanto a la movilidad se refiere. Así, en los casos en los que la tasa de incidencia sea superior a 500 por 100.000 habitantes en los últimos 14 días no podrán desplazarse de sus municipios. Los municipios cuya tasa de incidencia sea inferior a 500 personas por cada 100.00 habitantes, podrán acudir, mediante certificado expedido por el club o coordinador, a otro municipio para la realización de sesiones, siempre que el municipio donde se realicen las sesiones tenga una tasa de incidencia inferior a 500.

La situación es muy cambiante y los decretos cambian o se adaptan cada semana. Por lo tanto, seguimos atentos a todas las revisiones que se están dando en los decretos. A continuación se presenta un cuadro resumen de la situación actual.

Esta semana nos han llegado las camisetas de LEK y hemos empezado con el reparto de camisetas. Estamos pasando por las sesiones para que cada alumno recoja su camiseta, tenéis abajo unas fotos.

Este viernes, día 29 de enero, al ser festivo en la ikastola Arizmendi, no habrá sesiones de LEK.

¡¡KIROLAZ HEZI (educar con el deporte), KIROLAZ HAZI (crecer con el deporte), OSASUNA IRABAZI (gana salud)!!

ARTÍCULO INTERESANTE: “Eskola kirola osasuna da” (Rebeka Ubera)

 

2 thoughts on “Ikastetxe guztietan eskola kiroleko saioekin jarraitzen dugu/Seguimos con las sesiones de deporte escolar en todos los centros

  1. Ibarguren Beltrandegebara-k dio:

    Arratsalde on,

    Beraz, nahiz eta zona gorrian sartu kirol ekintzekin jarraitzeko aukera dago? Adibidez, Aramaion bertan egiten diren saioak ez ziren etengo nahiz eta intzidentzia tasa 500tik igo?

    Agur eta ondo izan, Carla

    El mié., 27 ene. 2021 15:58, Leintz Eskola Kirola escribió:

    > julenaa posted: ” Aurreko asteko postean komentatu genuen bezala, > ikastetxe guztietan martxan dira Leintz eskola kiroleko saioak. Zapatuan > dekretu berri bat atera zuten eta astelehenean jarri zen indarrean. Eskola > kirolari dagokionez, dekretu honek ez ditu aldaketa nabar” >

    Atsegin dut

    • julenaa-k dio:

      Kaixo Carla,

      Zona gorrian sartu ezkero, eskola kirola bertan eten egingo da. Bertan daukazun laburpen taula zona ezberdinetan zer nolako mugak dauden.

      Milesker,

      JULEN

      Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s