Eskerrik asko Leintz Eskola Kirolaren parte izateagatik!! / ¡Muchas gracias por ser parte de Leintz Eskola Kirola!

Zapatuan ospatu genuen aurtengo LEK AZKEN JAIA eta ikasturteari amaiera eman diogu ekintza honekin. Oraindik ez baduzu azken jaiko emanaldia ikusi, lotura honetan duzu aukera; ikasturtean burututako ekintzen laburpen bideoa, LEK etxean jolastuz erronkak, eta zozketa nagusia!! Ikusi aurtengo azken jai berezia!!

Datozen asteetan, 20/21 ikasturteko eskola kiroleko informazioa luzatuko dizuegu (ikastetxeen bidez eta webgunean), irailean normaltasuna izango dugula suposatuz, eta zuen seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak koordinatu ditzazuen. Hala ere, ziurgabetasun handia dago oraindik oporren buelta nolakoa izango den aurreikusteko eta edozein aldaketa, ikasturte berriarekin batera jakinaraziko dizuegu. Dagoeneko aukera ezberdinak lantzen hasiak gara eta modu batean edo bestean, datorren ikasturtean ere, Leintz Eskola Kirolak presentzia izango du gure bailaran.

Ikasturte hau agurtu baino lehen, nola ez, zuei eskerrak eman nahi dizkizuegu LEKen parte izan zareten familia eta neska-mutil guztioi!! Ikasturtean zehar antolatu ditugun ekintzetan gogotsu aritu zarete eta konfinamenduan sortu ditugun proposamenak ere erabilgarriak izan zaizuelakoan gaude, deskarga pila bat izan ditugu eta.

Amaitzeko, udaldi berezia dugu aurretik eta zue egunerokoan jarduera fisiko eta kirolak presentzia izatea gomendatzen dizuegu!! Gainera, jarduera hauek natur ingurunetan egitera animatzen zaituztegu!! Horretarako, orain artean bidaliko proposamenetan ere hainbat ideia dituzue eta gogoratu gure webgunean izango dituzuela ikusgai.

Ondo izan eta zainddu!! 

 

Este sábado celebramos la fiesta fin de curso y con esta actividad cerramos el presente curso. Si todavía no habéis visto la emisión de la fiesta fin de curso, aquí podéis verlo; vídeo resumen de las actividades realizadas durante el curso, retos de LEK etxean jolastuz y sorteo final. ¡Disfruta de la emisión! 

Las próximas semana os informaremos sobre los horarios del curso 20/21 (desde el centro escolar y en la web), suponiendo que podremos volver con normalidad y para que organicéis las extraescolares de vuestros hijos/as. Todavía hay gran incertidumbre sobre como volveremos en septiembre, pero en caso de haber algún cambio, os informaremos después de las vacaciones. Ya estamos trabajando sobre diferentes propuestas y de una manera u otra, Leintz Eskola Kirola estará presente en el valle.

Antes de despedir el curso, como no, os queremos dar las gracias a todas las familias y niños/as que habéis sido parte de LEK. Otro curso más, vuestra participación ha sido ejemplar en nuestras actividades y creemos que las propuestas enviadas durante el confinamiento también han sido útiles, ya que hemos tenido muchas descargas.

Finalmente, de cara a este verano os recomendamos que la actividad física y el deporte estén presentes en vuestro día a día, y si estas actividades son en un entorno natural mucho mejor. Para ello, recordar que tenéis a vuestro alcanze las propuestas realizadas hasta ahora y que en ellas encontraréis varias alternativas.

Saludos y cuidaros mucho.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s