“3×3 txapelketa”-ko argazkiak, orientazioa ezagutzeko aukera eta proposamen berriak / Fotos del “campeonato 3×3”, opción de conocer la orientación y nuevas propuestas

Zapatuan ospatu genuen aurtengo “3×3 jaurtiketa txapelketa” berezia eta goiz ezberdin eta polita pasa genuen, punteria jolasean lehiatuz. 43 neska-mutil aritu ziren, benjamin eta alebin-infantil kategorietan banatuta. Jakin argazkiak egin genituela eta ikusgai daudela gure webgunean.

Aste honetako,“LEK etxean jolastuz”proposamen bilduman ekintza berriak sartzeaz gain (hemen duzue 7.proposamen bilduma), Oñatiko Orientazio Eskolak bailarako gaztetxoentzat sortu duen froga bat ere luzatzen dizuegu. Orientazioaren inguruko jolas bat da eta jokamolde hau gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hemen duzue informazio guztia. Horretaz gain, orientazioarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk aurkituko dituzue gure asteko proposamenean.

Gogoratu, aurretik bidalitako proposamenak ere ikusgai dituzuela.

Bestetik, ohartarazten dizuegu  “LEKeko kamiseta jantzi eta mugi!!” zozketak martxan jarraituko duela maiatzaren 27a arte, beraz,  oraindik ez baduzu zozketan parte hartu, grabatu zure bideo laburra eta animatu parte hartzera!! dagoeneko 31 bideo jaso ditugu ideia oso originalekin eta erronka dibertigarriekin. (Informazioa asteroko proposamenetan duzue)

Bizi dugun egoeraren aurrean ohitura osasuntsuak eta bizi kalitate ahalik eta hoberena mantendu ditzagun, ezinbestekoa da jarduera fisikoa burutu eta aktibo mantentzea!! Jarduera fisikoa egitearen onurak askotarikoak dira: fisikoak, kognitiboak, emozionalak, sozialak, …

Etxekoekin, denok mugitzeko egin ditzakezuen proposamenak dira, dibertigarriak eta errazak! Animo eta gozatu familian!!

Azkenik,  Senpereko “Zirikolatz” dantza taldeak sortu duen dantza ikustea gomendatzen dizuegu “Covidantza”

Ondo izan eta zainddu!! ETXEAN BAI BAINA GELDIRIK EZ!! 

Irudian klik egin aste honetako proposamen bilduma ikusteko.

 Haz clic en la imagen para ver la propuesta de esta semana

El sábado pasado fue el “campeonato de lanzamientos 3×3” especial de este año y pasamos una mañana diferente y divertida compitiendo en el juego de puntería. 43 alumnos/as participaron en el campeonato que estuvo divido en dos categorías (benajmín y alevín-infantil). Os hacemos saber que sacamos algunas fotos y que podéis verlas en nuestra web.

Para esta semana, además de incluir nuevas actividades en nuestra propuesta de “LEK jugando en casa” (aquí tenéis la 7ª propuesta), os animamos a participar en la prueba que han diseñado desde la escuela de orientación de Oñati para los/as alumnos/as del valle. Es un juego sobre la orientación y os servirá para conocer más sobre esta modalidad deportiva. Aquí tenéis toda la información. También, podréis encontrar otras actividades relacionados con la orientación en nuestra propuesta de la semana. 

Recordar  que podéis consultar las propuestas enviadas hasta ahora.

Os adelantamos, que el sorteo “¡Pónte la camiseta de LEK y muévete!” seguirá en marcha hasta el 27 de mayo; si aún no habéis participado, grabar un vídeo corto y animaros a participar! ya hemos recibido 31 vídeos con ideas muy originales y retos divertidos. (Encontraréis la información en las propuestas semanales).

Recordar que la práctica de actividad física diaria nos aporta beneficios a nivel físico, cognitivo, emocional y social. 

Son propuestas de movimiento fáciles y divertidas que podéis realizar todos/as juntos en casa! Animo y a disfrutar en familia!!

Por último os recomendamos ver esta  danza creada por el grupo de danza Zirikolatz de Senpere; “Covidantza” 

Saludos y cuidaros mucho. ¡EN CASA SI, PERO EN MOVIMIENTO!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s